Ohiko galderak


1. Zer da Patioko Benta?

Patioko Benta Barrundiako ekoizleak sustatzeko gunea da. Barrundiako Udalak bultzatutako ekimen hau Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta Europar Batasuneko NextGeneration laguntzak finantzatzen du.
https://market.patiokobenta.eus/ web estekaren bidez, online saltzen duten negozioetara sartu ahal izango zara, produktuen eta prezioen katalogoak kontsultatu eta produktuak zure orgatxora gehitu ahal izango dituzu, ekoizle desberdinenak izanda ere.

2. Izena eman behar dut erosteko?

Erregistratu gabe egin ditzakezu erosketak, baina Patioko Bentan kontu bat izateak abantaila asko ditu. Bertan, zure eskaeren jarraipena egin eta historikoa ikusi ahal izango duzu, sustapen eta eskaintza bereziez gozatzeaz gain, halakorik dagoenean.

3. Nola bila ditzaket produktuak?

Patioko Bentan produktuak bilatzea oso prozesu erraza da. Hasierako pantailan aurkituko dituzun produktuak kategorien arabera bila dezakezu, edo goi aldeko bilatzailea erabil dezakezu horretarako. Bilaketak produktuaren eta ekoizlearen arabera egin daitezke.
Negozio jakin bateko produktuak bilatu nahi badituzu, lehen aipatutako bilatzailea erabil dezakezu edo hasierako pantailan “Gure ekoizleak” atalean klik egin, eta produktu guztiak aurkituko dituzu.

4. Nola gehitu dezaket produktu bat orgatxora?

Produktuaren fitxa bakoitzean, “Gehitu orgatxora” aukera dago. Artikulu bakoitzeko, erosi nahi duzun produktuaren unitate-kopurua edo pisua hautatu beharko duzu.

5. Zer egin dezaket produktu batekin erosi aurretik zalantza bat izatekotan?

Deitu produktua erosiko diozun ekoizleari, besterik gabe. Bere telefono zenbakia ikusi ahal izango duzu negozioaren profilean. Gogoratu dei hori informatiboa baino ez dela izango, eta eskaeran edozein aldaketa eginez gero, zuzenean webgunean egin beharko duzu.

6. Nire eskaera telefonoz egin dezaket?

Ez. Zalantzak Patioko Bentako Informazio telefonoaren bidez kontsulta ditzakezu edo negozioekin posta elektronikoz harremanetan jarriz. Baina erosketa web plataformaren bidez formalizatu beharko duzu.

8. Badago gutxieneko eskaerarik?

Ez, ez dago gutxieneko eskaerarik.

9. Nola eskatzen dut bestelako prestakuntza modu bat?

“Erosketa amaitu” botoira klikatzean, “Eskaeraren oharrak” izeneko testu-koadro bat agertuko da. Bertan, zure iruzkinak helarazi ahal izango dizkiozu saltzaileari. Saltzaileak zure oharrak jaso eta erosketak prestatuko ditu, non eta ezin baditu zure jarraibideak jarraitu, zurekin harremanetan jarriko da konponbide bat bilatzeko helburuarekin.

10.Segurua al da Patioko Bentan erostea?

Patioko Bentan erostea guztiz segurua da. Ordainketak segurtasun-berme guztiak dituen ordainketa-pasabide baten bidez egiten dira. Era berean, HTTPS protokoloa du, SSL ziurtagiri gisa ere ezagutzen dena, datu pertsonalen transferentzia segurtasunez eta enkriptatuta bermatzeko balio duena.

11. Zer ordainketa-modu onartzen dira?

Patioko Bentan ordaindu ahal izango dituzu zure erosketak kreditu-txartelarekin, Visa eta MasterCard baliozkoak izanik.

12. Nola amaituko dut erosketa?

Pantailaren goiko aldean, eskuinean, “Nire orgatxoa” ikonoa ikusiko duzu. Bertan, gehitu dituzun artikuluak kontsultatu ahal izango dituzu.

Eskuratu nahi dituzun produktu guztiak organ dituzunean, “Erosketa amaitu” botoia sakatu ordaintzeko prozesua hasteko.

Zure lehen erosketa bada edo erabiltzailerik sortu ez baduzu, inprimakiaren eremu guztiak bete beharko dituzu. Erabiltzaile bat baduzu, alta emateko erabili duzun e-mail eta pasahitzarekin hasi beharko duzu saioa, eta inprimakiak eskatzen dizkizun datuak bete besterik ez duzu egin beharko.

13. Zergatik eskatzen dugu zure erosketaren % 10eko baimen gehigarria?

Patioko Bentan erostea negozio fisikoetan aurrez aurre erostea bezala da. Adibidez, 1kg-ko txorizo bat erosi nahi duzu, baina txorizo guztiek ez dute berdin pisatzen; beraz, kilogramoaren prezioa aldatzen ez bada ere, produktuaren benetako pisuak zertxobait aldatuko du eskaeraren azken zenbatekoa.

Alde horretatik, zure eskaera berretsi eta ordainketa osatzen duzunean, Patioko Bentari baimena eman beharko diozu % 10eko errekargu gehigarria kobratzeko, azken zenbatekoa aldatu egin baitaiteke pisuan saldutako produktuengatik.

Horrela, zure eskaeraren behin betiko prezioa enkarguaren prezioa baino pixka bat handiagoa bada, zure baimena izango dugu, araudiak agintzen duen bezala (19/2018 Errege Lege Dekretua eta 2015/2366 (EU) Zuzentaraua). Kobrantza % 10 hori aplikatuta egingo da, eta kobratutako zenbateko gehigarria itzuliko da negozioak eskaera osatu eta entregatzeko prest egon bezain laster.

14. Eskaera bat tramitatu dut merkataritza-ordutegitik kanpo. Nola ziurta dezaket jaso dutela?

Eskaera berresteko mezu elektroniko bat jaso baduzu, zure erosketa baieztatuta dagoela esan nahi du. Ekoizleak irekitzen duenean, prestatu egingo du. Eskatu zenuen produkturen bat falta bada edo prezioa aldatzen bada, saltzailea zurekin harremanetan jarriko da lehenbailehen, horren berri emateko.

15. Zerbitzua bertan behera utzi edo eskaera alda dezaket?

Ordainketa egin aurretik eskaera osoa ondo berrikustea gomendatzen dizugu, sistemak ez baitu gerora aldatzeko edo ezeztatzeko aukerarik ematen. Egoera hori itzulketa gisa tratatuko litzateke, eta, beraz, “Nola eska dezaket itzulketa bat?” jotzea gomendatzen dizugu.

16.Zeintzuk dira bidaltzeko aukerak?

Patioko Bentaren bidez erositako produktuak saltzailearen instalazioetan, Patioko Bentako leihatila adimendunetan edo Arabako Lautadako eskualdean jaso daitezke.

Eskaera izapidetzen duzun bitartean, nahi duzun aukera aukeratu ahal izango duzu.

Salgaietakoren batean dendan jasotzeko aukera bakarrik badago, eskaera guztia dendan bertan jaso beharko da. Gauza bera gertatzen da etxera bidaltzeko aukerakin. Eskaera bakoitzak entregatzeko modu bakarra izan behar du. Produktuak konbinatu nahi badituzu, bi eskaera desberdin egin beharko dituzu.

17. Zer egingo dut eskaera ez badidate eman zegokidan ordu-tartean?

Espero dugu inoiz ez gertatzea, eta gertatzen bada, ordutegi alternatibo batean konpontzea espero dugu. Deitu 609098353 zenbakira (astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 18:00etara, jaiegunetan izan ezik) edo idatz iezaguzu email bat info@patiokobenta.eus helbidera zure egoera komentatu eta zure izena eta eskaera-zenbakia adieraziz.

18. Nola eska dezaket itzulketa bat?

14 egun natural dituzu, produktua entregatzen denetik, artikulu baten itzulketa eskatzeko. Itzuli nahi dituzun artikulu guztiak entregatutako egoera berean egon behar dira, jatorrizko enbalaje eta etiketekin.

Itzulketa bat egitean, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloan aplikagarria den legedian ezarritakoaren arabera, honako hau hartu beharko duzu kontuan:

19. Zenbat balio du itzulketak?

Patioko Bentako itzulketek ez dute inolako kosturik izango.

20. Nola jokatu behar dut itzulketa bat izapidetzeko?

Atzera egiteko eskubidea baliatzeko eta artikulu bat itzultzeko, erabiltzaileak negozioarekin harremanetan jarri beharko du, produktua itzuli nahi duela adieraziz. Nolanahi ere, ekoizleak artikulua berrikusi eta itzulketa onartu beharko du.

21. Noiz itzuliko da dirua?

Negozioak, produktua egoera onean dagoela eta itzulketa onartzen duela egiaztatu ondoren, gehienez 7 egun balioduneko epean egingo du itzulketa.

22. Zalantza bat dut. Non argitu dezaket?

Arazoren bat izanez gero, Patioko Bentako Informazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke info@patiokobenta.eus helbide elektronikoaren bidez edo 609098353 telefonoaren bidez astelehenetik ostiralera 9etatik 18etara, jaiegunetan izan ezik.