Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoa betez, market.patiokobenta.eus web plataformaren zerbitzuari buruzko informazio hau eskaintzen dizugu:
Domeinuaren izena: market.patiokobenta.eus
E-maila:administrazioa@barrundia.eus
Titulartasuna: CBT Comunicación Multimedia S.L, con domicilio en Avenida Zugazarte, 8 1º – 48930 Las Arenas (Bizkaia): CIF: B48810345.
Xedapen hauek (aurrerantzean, “erabiltzeko baldintzak”) online erosteko web plataformaren zerbitzua (aurrerantzean, “zerbitzua”) eskuratzeko eta erabiltzeko modua arautzen dute. Zerbitzu hori Etxebarriko Udalak eskaintzen die Interneteko erabiltzaileei (aurrerantzean, “erabiltzailea/k”) market.patiokobenta.eus domeinuaren bidez
Arestian esandakoa ezertan eragotzi gabe, zerbitzuan sartutako funtzionalitate jakin batzuk eskuratzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak egon daitezke (aurrerantzean, “baldintza bereziak»). Baldintza horiek, kasuaren arabera, erabiltzeko baldintzak ordezkatu, osatu edo aldatuko dituzte, eta, haien arteko kontraesanik izanez gero, baldintza horien gainetik egongo dira. Horrenbestez, funtzionalitate edo zerbitzu horiek erabili aurretik, erabiltzaileak horiek arautzen dituzten baldintza bereziak onartu beharko ditu, zeinak zerbitzuak berak helaraziko baitizkio, dagokion onarpen sistemarekin batera.
Erregistroa izapidetzean, erabiltzaileak berariaz eta erreserbarik gabe onartzen ditu erabiltzeko baldintzak, eta onarpen horrek idatziz eta sinatuta egindako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun bera izango du. Erabiltzaileak erabiltzeko baldintzak osorik onartzen ez baditu, ez du zerbitzua erabiltzeko baimenik izango.
Etxebarriko Udalak edozein unetan eta inolako aurreabisurik eman gabe, Erabiltzeko Baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena izango du, bai eta, hala badagokio, kasuan kasuko baldintza bereziak ere, lege, administrazio edo jurisprudentzia berrietara egokitzeko, bai eta une bakoitzean zerbitzuen esparruan jasotako jardueretara ere, aintzat hartuta betiere erabiltzaileen interesetarako eskubideak. Aldaketa horiek ez dute eraginik izango erabiltzaileek ordura arte erabilitako zerbitzuan.
Nolanahi ere, Etxebarriko Udalak erabiltzeko baldintzen eta/edo baldintza berezien edozein aldaketari buruzko informazio zehatza emango die erabiltzaileei, eta erabiltzaile bakoitzak aldaketa horiek onartutzat joko ditu, baldin eta, horiek jakinarazi ondoren, zerbitzua erabiltzen jarraitzen badu.
Zerbitzuak online erosteko web plataforma bat (aurrerantzean, “plataforma”) jartzen du erabiltzaileen esku, eta, “Marketplace” modura, plataforman bertan sartutako online espazio indibidualetara edo dendetara (aurrerantzean, “online dendak”) sartzea ahalbidetzen die. Denda horiek bertako merkatari independenteek (aurrerantzean, “saltzaileak”) kudeatzen dituzte.
Horrela, ZERBITZUAK ERABILTZAILEEN eta SALTZAILEEN arteko interakzioa eta transakzioen formalizazioa errazten du; edonola ere, Etxebarriko Udalaren jarduera bi aldeen arteko bitartekaritza soilera mugatzen da, haien arteko negoziazioak eta transakzioak egiteko gune bat jarrita.
Hortaz, Etxebarriko Udala ez da plataforman eskainitako produktuen saltzailea edo eroslea, eta erabiltzailearekin duen harremana zerbitzura mugatzen da, erabiltzaileak plataformara sartzeko eta erabiltzeko eskubideak barne hartuta.
Horrenbestez, Etxebarriko Udalak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileen edo hirugarrenen aurrean, honako hauei dagokienez: (i) saltzaileek plataformaren bidez eskainitako produktuak, haien eskuragarritasuna eta/edo kalitatea, eta (ii) eskainitako produktuen erosketan saltzaileen eta erabiltzaileen artean egon daitekeen kontratu bidezko harremana, hura ez betetzea edo hortik eratorritako bestelako kalte-galerak barne hartuta.
Erabiltzailea arduratuko da zerbitzua eskuratu eta erabili ahal izateko ekipo informatikoak, gailu mugikorrak eta Interneterako konexioak eskuratzeaz, eta Etxebarriko Udalak ez du inolako konpromisorik hartuko erabiltzailearekiko, elementu horiek edozein erregimenetan hornitzeari dagokionez.
Gailu mugikor baten bidez erabiltzen bada, erabiltzailea zer gailu motaren bidez konektatzen ari detektatzen da, eta erabiltzailearen gailura egokitutako webgunea erakusten da. Gaur egungo merkatuan gailu eta nabigatzaile sorta handia dagoenez, egokitzapen hori nabigatzaile hauen azken-aurreko eta azken bertsioetan egingo da:
Zerbitzua 18 urtetik gorako pertsona fisikoek soilik erabil dezakete; beraz, erabiltzaile gisa horiek bakarrik erregistratu daitezke.
Erabiltzaile gisa alta emanez gero, erregistroa formalizatzean, erabiltzaileak Etxebarriko Udalari bermatuko dio: (i) adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua dela eta plataformaren bidez eskainitako produktuen salerosketa formalizatzeko legezko gaitasuna duela; eta, (ii) erregistratzean ematen duen informazio guztia egiazkoa dela.
Era berean, profilaren datuak eguneratuta eduki beharko ditu, eta berehala jakinarazi beharko dio Etxebarriko Udalari, baldin eta, ezustean, klausula honetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu. Hori gertatzen denean eta ez-betetze horrek irauten duen bitartean, ez du beste erosketarik egingo plataformaren bidez.
Nolanahi ere, Etxebarriko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldin eta erabiltzaileak, nahita, Etxebarriko Udalak ezarritako iragazkiak saihesten baditu bere legezko gaitasuna ziurtatzeko, datu faltsuak ematen baditu edo erabiltzaile gisa erregistratzeko eta/edo zerbitzua erabiltzeko eskatutako baldintzak ez dituela betetzen ezkutatzen baditu beste moduren batean.
Zerbitzuaren sarbidea eta erabilera erabiltzailearen eskura egongo da plataformaren bidez, erabiltzailearen identifikatzaile baten eta erabiltzaile bakoitzak berak konfiguratuko duen pasahitz baten bidez.
Erabiltzaileak esleitzen zaion identifikatzailea eta pasahitza diligentziaz erabili beharko ditu, eta horien zaintzaz eta konfidentzialtasunaz arduratuko da, haien erabilera hirugarrenei ez uzteko —ez aldi baterako ez modu iraunkorrean— eta hirugarren pertsonei sartzeko baimena ez emateko konpromisoa hartuta.
Identifikatzailea eta pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiliz gero, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Etxebarriko Udalari, ezeztatzeari ekin diezaion. Etxebarriko Udalak ez du bere gain hartuko baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzukizuna, baldin eta hirugarren horiek erabiltzailearen identifikatzailea eta pasahitza erabiltzen badituzte, lapurreta, galera edo baimendu gabeko erabilera jakinarazten ez den bitartean.
Erregistroaren bidez, erabiltzaileak plataforman sartzeko eta haren erabilera pertsonala egiteko eskubidea eskuratzen du, ez esklusiboa eta eskualdatu ezina, eta horrek, erabiltzeko baldintzen arabera, plataformara eta online dendetara sartzeko eta online denda horietan saltzaileek eskainitako produktuak erosteko aukera emango dio erabiltzaileari.
Edonola ere, erabiltzaileak ezingo ditu honako hauek egin: (i) zerbitzutik, plataformatik edo haren esku utzitako dokumentaziotik eratorritako produktuak sortu edo aldatu; (ii) plataforman sartutako iturri kodea dezifratzen, deskonpilatzen, bereizten edo alderantzizko ingeniaritza egiten saiatu; (iii) zerbitzuaren eta/edo plataformaren erabilera saldu, errentan eman edo alokatu, osorik edo zatika; eta, (iv) zerbitzuan, plataforman eta horien erabileran ageri den itxura fisikoan sartutako edozein marka, logotipo edo bestelako abisu, legenda, sinbolo edo etiketa jabeduna kendu edo aldatu.
Hau da, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du plataforma eta bertan eskainitako informazioa ez erabiltzeko Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko, eta, oro har, Etxebarriko Udalak ezarritako baldintzen araberako erabilera egiteko
Erabiltzaileak emandako iritziak, edukiak eta, oro har, egindako jarduera guztiak bere erantzukizun esklusibokoak dira, eta Etxebarriko Udala ezin izango da bere borondatez kanpoko jarduera horietatik erator daitezkeen kalteen erantzule izan, jarduera horien berri benetan izan gabe.
Erabiltzaileak saltzaileek online dendetan eskainitako produktuen erosketek eta saltzaileekin horretarako formalizatzen dituen kontratuek erabiltzailearen eta saltzaileen arteko harreman juridikoa eratuko dute, eta Etxebarriko Udala harreman horretatik erabat kanpo geratuko da. Erabiltzaileak plataforman bertan eskura ditzakeen Salmenta Baldintza Orokorretan aurreikusitakoak eta/edo saltzaileak xede horretarako finkatutako salmenta baldintzek arautuko dituzte harreman horiek.
Baldintza berezietan besterik xedatu ezean, zerbitzua doan eskuratu eta erabili ahal izango da, erabiltzaileak bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazioen sarera konektatzeko kostua izan ezik, hori bere kontura izango baita.
Aurreko aurreikuspenetik kanpo geratzen dira online dendetan saltzaileek eskainitako produktuen erabiltzailearen erosketak, horiek transakzioa egiteko gauzatzeko adostutako baldintzen arabera arautuko baitira.
Etxebarriko Udalak bere esku dauden ahalegin guztiak egingo ditu zerbitzua eskuragarri eta erabilgarri egon dadin eguneko 24 orduan, urteko egun guztietan.
Horrek, ordea, ez du zerbitzuaren eskuragarritasun osoa bermatuko ezinbesteko kasuetan edo Etxebarriko Udalak, kontrolatu ezin dituen suposamenduetan; horrelakotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
Era berean, zerbitzuaren sarbidea behin-behinean eten ahal izango da, segurtasun arrazoiak, mantenimendu beharrak edo baliabideen berregituraketa dela eta, eta horrek ez du esan nahiko Etxebarriko Udalak bere betebeharrak betetzeari utzi dionik. Nolanahi ere, ahal den guztia egingo dira etenaldi horiek erabiltzaileari ahalik eta gutxien eragiteko. Programatutako etenaldiak direnean eta ahal den guztietan, erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio aldez aurretik.
Azkenik, Ir Etxebarriko ungo Udalak beretzat gordetzen du erabiltzeko baldintzak edo, hala badagokio, baldintza bereziak betetzen ez dituen edozein erabiltzaileri zerbitzuaren sarbidea eta erabilera eteteko eta/edo blokeatzeko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe, eta etenaldi edo blokeo hori ezingo da ulertu Etxebarriko Udalaren betebeharren ez betetzetzat.
Etxebarriko Udalak dagozkion neurri teknikoak ezartzen eta eguneratzen ditu, zerbitzuaren segurtasuna ziurtatzeko eta plataforman gordetako informazioaren osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
Esandakoa gorabehera, erabiltzeko baldintzek bere horretan ez dute inolako bermerik ematen erabiltzailearen ekipo informatikoen eta/edo gailu mugikorren edo sarearen eta azpiegituraren segurtasunari dagokionez, horien babesa hari baitagokio.
Erabiltzaileak, nolanahi ere, ezingo ditu ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu zerbitzuan eta/edo plataforman instalatuta egon daitezkeen babes gailuak edo segurtasun sistemak.
Etxebarriko Udalak plataformaren eta zerbitzuaren funtzionamendu egokia bermatuko dio erabiltzaileari honako baldintza hauetan:
Plataformaren funtzionamendu egokia bermatzen da, bai eta haren programazioko akatsei lotutako edozein gorabeheraren zuzenketa ere.
Nolanahi ere, berme horretatik kanpo geratzen dira zerbitzuen kudeaketan inplikatuta dauden hirugarren hornitzaileek emandako zerbitzuak, zeinek dagozkion titularrek ezarritako berme baldintzak bete beharko baitituzte.
Era berean, klausula honen xede den bermetik kanpo geratzen dira kodearen barne akatsez bestelako arrazoiek eragindako erroreak edo akatsak. Salbuespen horrek barne hartzen ditu, besteak beste, erabiltzailearen eta/edo Etxebarriko Udala ez den hirugarrenen jardunak eragindako erroreak edo akatsak, bai eta zerbitzutik kanpoko bitartekoek eragindakoak ere, hala nola erabiltzailearen ekipamendu informatikoek edo gailu mugikorrek.
Nolanahi ere, erabiltzaileak onartzen du plataforma eta zerbitzua “aurkezten diren moduan” (“as it is”) erabiltzeko ematen direla; beraz, Etxebarriko Udalak ez du bermatzen zerbitzua erabiltzaileak lortu nahi dituen helburu partikularretara egokitzea. Horrenbestez, Etxebarriko Udalak berak horretarako emandako zehaztapen teknikoak eta funtzionaltasunak alde batera utzita, Etxebarriko Udalari ezin izango zaio eskatu inolako erantzukizunik, baldin eta zerbitzua egokia ez bada erabiltzailearen behar zehatzetarako.
Aipatutako eskubideen erreserbak barne hartzen ditu (i) bai kanpo itxura (look and feel) eta PLATAFORMAREN kodea, diseinua eta nabigazio egitura (ii) bai PLATAFORMAREN bidez edozein formatutan sar eta bana daitezkeen edukiak ere.
Horren ondorioz eta 2.5 Klausulan ezarritakoarekin bat etorrita, erabiltzaileak debekatuta dauka zerbitzutik eta/edo plataformatik eratorritako obrak deskonpilatzea, deslotzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, azpilizentzia ematea edo edozein modutan transmititzea edo itzultzea
Izen komertzialei, markei, logotipoei edo bestelako zeinu bereizgarriei buruzko aipamenak zerbitzuan, plataforman eta/edo horiek erabiltzean agertzen diren itxura fisikoan sartzea, erregistratuta egon ala ez, Etxebarriko Udalaren edo hirugarrenen titulartasunekoak direnean, debekatuta dago, non eta Etxebarriko Udalak edo titular legitimoak horretarako berariazko baimenik ematen ez duten.
Debekatuta dago plataforman jasotako informazioa eta horren diseinua eta horren barruan sartutako materialen aukeraketa eta aurkezteko modua erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea, jendaurrean jartzea edo antzeko jarduerarik egitea, horren helburua eta erabilitako bitartekoa edozein dela ere, Etxebarriko Udalak hori egiteko berariazko baimena ematen duenean izan ezik.
Ondorioz, erabiltzaileak plataformaren bidez eskura jarritako gainerako edukiak eta zerbitzuak soilik bistaratu eta erabili ahal izango ditu, izaera pertsonal eta pribatuarekin, betiere eduki eta/edo zerbitzu horiekin jarduera komertzialak edo profesionalak garatzeko helburuarekin ez bada.
Marketplace plataformako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeak legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu.
Barrundiako Udalak erabiltzailearen eskura jartzen ditu, plataformaren bidez, loturako gailu teknikoak (botoiak, estekak eta bannerrak, esaterako), saltzaileek eta/edo bestelako hirugarrenek kudeatzen dituzten edo jabe diren Interneteko beste gune edo atari batzuetara iristeko, eta Etxebarriko Udalak ez du horien gaineko kontrolik (aurrerantzean, “lotura guneak”).
Erabiltzaileak kontuan hartu behar du, lotura gailu horiek erabiltzean eta websitetik lotura guneetara sartzean, erabiltzeko baldintza hauek aplikagarri izateari utziko diotela.
Barrundiako Udalak ez ditu ezagutzen eta kontrolatzen inola ere lotura guneetan sartutako edukiak eta zerbitzuak, eta websitearen bidez horietarako sarbide bat jartzeak ez du esan nahi, inola ere, (i) Barrundiako Udalak lotura guneetan jarritako edukiak eta zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituela, eta (ii) Barrundiako Udalaren eta lotura gunearen arduradunaren arteko harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoela.
Horrenbestez, Barrundiako Udalak ez du bere gain hartzen lotura guneen gaineko inolako erantzukizunik, eta, beraz, ez da haien funtzionamendu, eduki eta zerbitzuen erantzulea, ezta lotura gune horien edukien loturena ere.
Erabiltzaileak jakingo balu lotura gune baten edukiak, zerbitzuak edo horren bidez garatutako beste edozein jarduera legez kanpokoa edo desegokia dela, berehala jakinarazi beharko dio Barrundiako Udalari, horrek, hala badagokio, egoki iritzitako neurriak har ditzan.
Zerbitzua erabiltzen duenak bere kontura eta arriskupean egiten du. ERABILTZAILEA behartuta dago: (i) Uribarriko Udalaren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen, plataforma kaltetu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeen edo, edozein modutan, normaltasunez erabiltzea eragotziko lukeen jokabiderik ez egitera; eta (ii) plataforma legeekin eta trafikoaren erabilerekin guztiz bat etorrita erabiltzera.
Hori dela eta, erabiltzailea betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein kalte-galeraren erantzulea izango da Etxebarriko Udalaren eta/edo hirugarrenen aurrean.
Uribarriko Udalak ez du bere gain hartuko erabileratik edo erabilera gabeziatik eratorritako inolako erantzukizunik erabiltzailearen edo hirugarrenen aurrean, 2.7.3 Klausulan berariaz araututakoaz haratago.
Bereziki eta xehetasun guztiak eman gabe, Uribarriko Udala ez da erantzulea izango erabiltzaile edo hirugarrenen aurrean honako kasu hauetan: (i) erabiltzaileak zerbitzua erabiltzean egindako akatsetatik eratorritako kalte-galerak; eta (ii) ezusteak edo Uribarriko Udalak kontrolatu ezin dituen suposamenduak.
Barrundiako Udalak ez du erantzukizunik izango, ezta ere, produktuen erosketetan erabiltzaileak eta saltzaile bakoitzak plataformaren bidez formalizatzen duten kontratua egiteri, betearazteari edo ez betetzeari lotutako kaltetan edo galeretan. Etxebarriko udalak ez du parte hartzen aipatutako kontratazioan, eta haren jarduna bi aldeen arteko plataformaren bidezko bitartekaritza hutsera mugatzen da.
Datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten da Etxebarriko Udalak tratamenduaren arduradun gisa tratatuko dituela biltzen diren datu pertsonalak eta CBT Comunicación Multimedia S.L. enpresak kudeatuko ditu datu pertsonalak, tratamendu eragile gisa.
Tratamenduaren xedeak zuzenean lotuta egongo dira erregistratzen denean onartzen dituen termino eta baldintzekin, eta aukera emango digute erosketa gertatuz gero izapidetzeko, sustapen jakin batzuk erregistratutako erabiltzaileentzat soilik eskuratzeko, eremu pribatu bat izateko eskaeren jarraipena egin ahal izateko edo erosketen historikoa ikusteko, bai eta gehien interesatzen zaizkion produktuak bere desio-zerrendan gordetzeko ere. Horrez gain, eta baimena ematen badigu, Marketplace-an eskuragarri dauden produktuen sustapenei buruzko informazioa bidaliko dizugu posta elektronikoz.
Zure datu pertsonalak tratatzeko zilegitasun-oinarria Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua da; izan ere, erabiltzaile gisa erregistratzeko baldintzak eta baldintzak onartzen dituenean, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena sustapen-mezu elektronikoak bidaltzeari dagokionez, eta 6.1.e) artikulua, tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde edo botere publikoak erabiltzearen alde egindako misioa betetzeko.
Erosketa formalizatzean, zure datuak marketplace-ko saltzaileei jakinaraziko zaizkie, eskaera eta bidalketa (hala badagokio) behar bezala kudeatu ahal izateko. Saltzaileak bere pribatutasun-politikaren arabera tratatuko ditu bere datu pertsonalak. Ez dago aurreikusita beste datu pertsonalen jakinarazpenik edo nazioarteko transferentziarik hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara, legezko betebeharra izan ezean. Datuak bildu ziren helburua betetzeko eta datu pertsonalen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu, bai eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian jasotako beste eskubide batzuk ere, hala dagokionean, Barrundiako Udalaren aurrean (helbidea: Boilar kalea 12, 01206, Ozaeta, Barrundia).
Zure eskubideak baliatzean ez bazaizu behar bezala erantzun edo erantzun, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71 – 3. solairua – 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta nahi izanez gero, Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakezu, eta harekin harremanetan jarri administrazioa@barrundia.eus helbide elektronikoaren bidez.
Webgune honek cookie fitxategiak eta/edo antzeko datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko beste gailu batzuk erabiltzen ditu.
Barrundiako Udalak “Cookie Politika” du ezarrita, eta Patioko Bentaren barruan “Cookie Politika” klikatzean eskuragarri dago.
Online dendeen bidez garatutako jarduera merkataritza elektronikoaren, kontsumitzaileen eta eroslearen babesaren eta datu pertsonalen babesaren arloan aplikatzekoa den Europako eta Espainiako indarreko legeriaren mende dago.
Erosleen eta saltzaileen artean sortzen den edozein eztabaida edo gatazka eskumena duten epaitegi eta auzitegietan bideratuko da, Espainiako araudiak prozesu-arloan ezartzen duenarekin bat etorriz. Halaber, jakinarazten dizugu Zuzenbidean aukera duzula Europar Batasunaren online auziak ebazteko plataformara jotzeko, esteka honen bidez: http://ec.europa.eu/consumers/odr/