
Patioko Benta, Arabako tradizioa klik batera
Ongi etorri Patioko Bentara, Barrundiako eta inguruko ekoizleak biltzen dituen webgunera. Hona sartzen zaren lehen aldia bada, seguruenik galdera asko izango dituzu. Si es la primera vez que entras aquí, probablemente tengas muchas preguntas. Zer da Patioko Benta? Zertarako erabili webgune hau?
Artikulu honetan hau guztia argituko dugu plataforma honetaz ahalik eta gehien goza dezazun
Zer da Patioko Benta?
Patioko Benta Barrundiako Udalak bultzatutako denda birtuala da, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatua eta Europar Batasuneko NextGeneration laguntza-lerroak finantzatua. Webgune honetan Barrundia eremuko ekoizleen informazioa eta produktuak aurkituko dituzu.
Patioko Bentan 0 kilometroko produktuez gozatu ahal izango duzu, Arabako nekazari eta abeltzainek modu tradizional eta iraunkorrean ekoiztutakoak.
Zure herriko ekoizleei buruz gehiago jakin nahi baduzu, edo interneten ikusgarritasun handiagoa bilatzen duen Barrundiako edo inguruko produktore bat bazara, Patioko Benta zuretzat da.
Norentzat da Patioko Benta?
Patioko Bentaren online salmentarako webgunea Barrundiako herritarren onerako sortu da, baita inguruko tokiko ekoizleei laguntzeko ere:
- Barrundiatik gertu bizi bazara, zuretzat Patioko Bentak 0 kilometroko produktuen tokiko ekoizleen eskaintza ezagutzeko gune bat eskaintzen du. Webgune honen bidez, inguruko ekoizleak aurkitu ahal izango dituzu, eta haien produktuak zuzenean erosi eta bai zure etxean bai Patioko Bentako eraikin berrian prestatutako leihatiletan jaso.
- Ekoizlea bazara, Patioko Bentak online gune bat eskaintzen dizu zure negozioa eta produktuak ezagutarazteko. Ez dago sarrera kosturik, ezta parte hartzeko kostu operatiborik ere. Mundu digitalera jauzi egiteko jarri behar duzun guztia zure denbora eta gogoa baino ez dira.
Zergatik erosi Patioko Bentan?
Zure herriko ekoizleei laguntzeaz gain, Patioko Bentak onura ugari eskaintzen ditu.
Erosketak zure etxeko erosotasunetik egin ditzakezu, eta erosoen iruditzen zaizun entrega mota aukeratu. Produktua zuzenean jaso dezakezu ekoizlearengandik, baita komeni zaizun orduan jaso patioko salmenta berriko leihatiletan edota etxera bidaltzeko eskatu ere.
Patioko Bentan erosiz gero, tokiko ekonomia eta jasangarritasuna sustatzen lagunduko duzu, ingurumena eta ekonomia zirkularra errespetatzen duten hurbileko eta Km 0ko produktu ugari eskaintzen baitira bertan.
Laburbilduz, Patioko Bentan erostea bertako ekoizpen moderno eta iraunkorraren aldeko apustua egitea da. Arabako tradizioaz klik bakarrean gozatzeko modu berria da Patioko Benta.